Publicador de contenidos
Atrás
Simone de Beauvoir: Bigarren Sexua
Martxoaren 8aren inguruko ekitaldia.
11 MAR
“Emakume ez da jaiotzen. Egin egiten da”. Esaldi ezagun horrek laburbiltzen du Simone de Beauvoirren Bigarren sexua saiakera.
Eskafandra bildumak euskarara ekarri du Irene Arrarats Lizeaga itzultzailearen lanari esker, eta Iratxe Fresneda eta Nora Alberdik “Bigarren sexua(z)” collage film laburra osatu dute, saiakeran planteatutako ildoei helduz. Klasikoa izanagatik, egun ditugun auzietako asko mahairatzen baititu Simone de Beauvoirren saiakerak.
Noiz: martxoaren 11n, 19:00etan.
Non: Potxoenean.
Sarrerak: doan. Aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.