Publicador de contenidos
Atrás Santixabeletako txupinazoa botatzeko proposamenak jasoko dira, ekainaren 6ra bitartean
20·05·2022

Festak ate joka direla, Santixabeletako Jai Batzordeak txupinazoa botatzeko herritarren proposamenak jaso nahi ditu: asteartean hasita (maiatzak 24), ekainaren 6ra arte eman ahal izango dute botoa. Kutxa bana jarriko dute udaletxean, Potxoenean, Sutegin eta kiroldegian, herritarren ekarpenak jasotzeko.
Bi galdera erantzun beharko dituzte euren botoa eman nahi dutenek: batetik, “nork bota beharko luke aurtengo Santixabeletako txupinazoa, zure ustez?”, eta, bestetik, “zergatik?”. Izan ere, Jai Batzordeak azaldu duenez, proposamenak kontuan hartuak izateko beharrezkoa izango da azaltzea botoaren zergatia.
Botoa emateko paperak kutxen ondoan egongo dira, eta ekaineko kultur agendan ere txertatuko dute, norberak moztu eta kutxan sartzeko.
Azken urteetan txupinazoa bota dutenak:
2002. Iñaki Urkia
2003. Egin eta Egunkariako langileak
2004. Alustiza
2005. Amaia Zubiria
2006. Antzerki taldea
2007. Amador Granados
2008. Joan Mari Torrealdai eta Olatz Altuna
2009. Eskubaloi eta Judo taldekoak
2010. Helduen danborradako kideak
2011. Usurbil Zero Zabor
2012. Atzegiko kideak
2013. DYAko kideak
2014. Eskubaloiko nesken taldeaK
2015. Kilometroak
2016. Dantza taldea
2017. Hurbilago
2018. Gaztainak erretzen ibiltzen den kuadrilla (Xabi Iribar, Iñaki Asteasuinzarra, Raimundo Gorriti, Juantxo Esnaola...)
2019. Estitxu Berasategi eta Esther Arrojeria eskubaloi jokalariak.
