Noticias
Atrás

Santixabeletako egitaraua, etxez etxe

Gaur banatuko dute, etxez etxe, Santixabeletako egitaraua, Aritz Aranburuk diseinatua. Gaztelerazko eskuorria nahi duenak, udalean eskatu edo saretik deskarga dezake.

22·06·2022


Gaur zortzi hasiko dira Usurbilgo Santixabelak, eta festetako egitaraua etxez etxe zabalduko dute gaur. Ekainaren 29tik uztailaren 3ra bitartean izango dira festak, eta adin eta gustu guztietarako ekintzak izango dira bost egunez. Egitaraua gaztelaniaz eskuratu nahi duenak udalean eska dezake, baita saretik deskargatu ere, udalaren webgunean zein Usurbil Kultura plataforman.

Egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa egin zuten, eta Aritz Aranburuk irabazi zuen, diseinu irizpideak egokien betetzen zituen lana zelako.

Egitaraua, euskaraz.

Egitaraua, gazteleraz.