Publicador de contenidos

Atrás Santixabeletako egitaraua, etxe guztietan dagoeneko

Intza Salsamendik irabazi du Jai Batzordeak antolatzen duen Egitarau Lehiaketa. Aurtengo txupinazoa, berriz, Orbeldi Dantza Taldeak botako du.

24·06·2016


Ostiral honetan banatu da Santixabeletako egitaraua Usurbilgo etxeetara. Aurtengo jaiak ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 3an amaituko dira. Urtero bezala, Santixabeletako Jai Batzordeak egitarau lehiaketa antolatu du. Hiru lan aurkeztu dira lehiaketara, eta irabazlea Intza Salsamendi herritarra izan da. Egitarau Lehiaketako epaimahaia era honetara osatu da: diseinu arloko bi aditu, Jai Batzordeko bi kide eta kultura zinegotzia.

Bertsopaper lehiaketa

40. Santixabel bertsopaper lehiaketak ere baditu irabazleak. Lehenengo saria Imanol Zarautzek irabazi du (200 euro eta oroigarria), 2. saria Jon Aizpuruak (150 euro eta oroigarria) eta 3. saria, berriz, Iñaki Agirresarobek (100 euro eta oroigarria).

Bestalde, Jai batzordeak “txupinazoa nork bota” proposamenak jasotzeko buzoiak jarri zituen herrian. Proposamen ugari jaso dira aurtengoan txupinazorako. Ondoren, proposamen horiek aztertu, eta Jai Batzordeak erabaki du aurtengo txupinazoa Orbeldi dantza taldeak botatzea.