Publicador de contenidos
Atrás Santixabeletako egitarau lehiaketa eta txupinazoa nork bota erabakitzeko deialdiak, abiatzear
22·04·2025

Santixabelekin lotutako bi deialdi jarriko dira martxan bihartik, apirilaren 23tik, aurrera: festetako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketarena eta txupinazoa nork bota erabakitzekoa. Parte hartzeko azken eguna, bi kasuetan, maiatzaren 23a izango da.
Santixabeletako egitaraua diseinatzeko lehiaketa
Udalak eta Jai Batzordeak elkarlanean antolatzen dute. Lanak udaleko harreran aurkeztu behar dira.
Lehiaketaren oinarriak: usurbilkultura.eus, kultura@usurbil.eus edo 943 37 19 99.
Nork botako du Santixabeletako txupinazoa?
Jai Batzordeak, aurten ere, txupinazoa nork botako duen erabakitzeko herritarren ekarpenak jasotzeko deialdia egin du. Herritarrei galdegin diete txupinazoa nork botatzea nahi duten eta zergatik.
Proposamenak helarazteko bi modu daude: kultura@usurbil.eus helbidera idatzita, edo apirilaren 23tik aurrera udaletxean, liburutegian, kiroldegian eta Potxoenean egongo diren kutxetan utzita.
Iaz, adineko emakume zaintzaileek bota zuten txupinazoa, eta Ane Ibargoien Alvarezek irabazi zuen egitarau lehiaketa.


