Publicador de contenidos
Atrás Santixabel jaiak antolatzen hasteko lehen bilera otsailaren 6an egingo da
Oraindik asko falta da Santixabeletarako, baina festak antolatzen hasteko ordua iritsi da. Hala, Kultura Sailak otsailaren 6rako jarri du zita: 18:00etan, Potxoenean. Lehen bilera horretan festen datak erabakiko dira, noiz hasi eta noiz bukatu, eta, era berean, taldeek edota norbanakoek jaietarako dituzten proposamenak jasotzen eta aztertzen hasiko dira. Aurreko urteetan jai-batzordean herritar ugarik parte hartu du, eta aurten ere hala izatea nahi dute udaleko ordezkariek. Edozeinik du parte hartzeko aukera.
18·01·2018

