Publicador de contenidos
Atrás Saneamenduari lotutako hainbat lan egingo dituzte Aginagako kaxkoan, bi astez
15·05·2023

Datorren astetik aurrera, Aginagako saneamenduari lotutako hainbat lan egingo dituzte, kaxkoan bertan. Bi gune nagusitan egingo dute lan: Eliza Zaharretik Etxebesteko taberna zenerako tartean, eta Maioz inguruko aparkalekuan. Lehenengoaren kasuan, partzialki itxita egongo da: gauez pasatzeko aukera egongo den arren, kotxeak ezingo dira bertatik pasatu egunez, zanga bat ireki behar baitute.
Bigarrenaren kasuan, hor ere zanga bat ireki behar dute. Kasu horretan, aparkalekua erabilgarri izango da, baina makinaria aurrera eta atzera ibiliko da bertatik.
Bi kasuetan, lanek bi aste iraungo dutela aurreikusi dute.
