Publicador de contenidos

Atrás San Esteban kalea amaitzeko lanak abuztuaren 18an hasiko dira

sdsds

14·08·2025


Astelehenean, abuztuaren 18an, hasiko dira San Esteban kalea irisgarriago egin eta oinezkoek lehentasuna izateko obren bigarren fasea hasiko da. Sasoi Eraikuntzak SL enpresak egingo du, alegia, kalearen goiko zatia egokitu zuen berberak 210.164,58 euroan.

Goiko zatian bezala, behekoan ere lur azpiko azpiegiturak berritzeko aprobatxatuko dituzte obrak eta tren geltoki berriko obrekin lotura egingo da. Enpresaren esanetan, bi hilabete beharko dituzte lanak amaitzeko.

San Esteban kalea bere osotasunean berritzeko proiektua idatzia zuen udalak, 2023an lehenengo fasea gauzatu zen, goikoa: Kale Nagusitik behera hasita, auzora jaisteko eskaileren ingurura arte. Orain egingo dena bigarrengo fasea da, beheko zatia, San Esteban kalea tren geltokirako zubiarekin lotzen duena. Horrela bi proiektuak uztartuz.

Oinezkoak auzora jaisteko eskilaretaraino joan ahal izango dira, aldiz, ibilgailuek ezingo dute kalea zeharkatu lanak gauzatu bitartean.

​​​​​​​