Publicador de contenidos

San Esteban 2 ur deposituko zati bat irazgaiztu dute

PVC xaflak jarrita, ura galtzea saihestuko da.

07·10·2020


San Esteban 2 ur deposituko zati bat irazgaiztu du udalak. Ur depositu horrek bi ontzi ditu: horietako batek Aginaga hornitzen du, eta besteak, kaxkoa. Ura kaxkora bideratzen duen ontzia irazgaiztu du, PVC xaflak jarrita. Izan ere, ura ontzitik kanpo ari zen isurtzen: xafla horiekin, ur hori galtzea saihestuko da.

Duela bi urte irazgaiztu zen Aginagako ontzia, eta orain Usurbilgoaren txanda da. “Herritarrek ez dute nabarituko euren egunerokoan, baina uraren horniduran hobekuntzak egiten jarraitzen du udalak, eta lan horri esker, gure ura hobeto aprobetxatuko dugu”, nabarmendu du Lur Etxeberria zinegotziak.