Noticias
Atrás

Pepa Bojok tailer bat emango du ekainaren 19an eta 20an osasun krisiak eragindako emozioen inguruan

Hamalau lagunentzako tailerra antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun sailak.

02·06·2020


‘A través del laberinto’ izeneko tailer trinkoa emango du Pepa Bojo psikologoak, ekainaren 19an eta 20an, Potxoenean. Osasun krisian “elkar laguntzeko” tailer gisara planteatu du Bojok, osasun krisiak eta konfinamenduak jendearengan eragin dituen emozioen inguruan aritzeko. Emakumeen ahalduntzerako programaren barruan antolatu du tailerra udaleko Parekidetasun sailak.

“Labirintoa sinbolo unibertsal bat da, zeina erabil daitekeen esperientzia fisiko baten bizipen gisara krisi prozesu bat eta eraldaketa ulertu ahal izateko. Proposamen honek Covid19ak eragindako krisian bizitako esperientziak jasotzea du helburu, baita konfinamenduaren esperientziarenak ere, gertatutakoa ulertzeko prozesuan laguntzeko. Hala, baliabideak eman nahi zaizkie parte hartzaileei, krisian aurrera egin eta dolua kudeatzeko irizpideak eduki ahal izateko. Krisi bat, labirinto bat, modu osasuntsuan aurrera eginez soilik izan gaitezke erresilienteak pertsonalki zein kolektiboki”, azaldu du Bojok.

Tailer trinkoa eskainiko du Bojok, gaztelaniaz: hamabi ordukoa izango da, bi egunetan banatuta. Hauxe izango da ordutegia:

  • Ostirala, 19: 16:00etatik 20:00etara.
  • Larunbata: 10:00etatik 18:00etara.

Doan den arren, izena eman behar da aurrez, hamalau lagunentzako lekua soilik baitago segurtasun neurriak bermatu ahal izateko.