Publicador de contenidos

Atrás Peoi lanetan aritzeko lan-poltsa osatzeko deialdia ireki du Garbitaniak

Hilaren 28ra bitartean dago izena emateko aukera.

21·01·2020


Garbitaniak peoi lanetan aritzeko lan-poltsa bat eratuko du, eta izena emateko epea zabalik dago hilaren 28ra arte. Garbitaniari sor dakizkiokeen behin-behineko edo aldi baterako beharrak asetzeko lan poltsa izango da, eta “lanpostuak horrela eskatuko balu”, behin betiko kontratazioak egitea ere posible izango da poltsa horren bidez.

Bere webgunean argitaratu ditu lan-poltsaren oinarriak, zer baldintza bete behar diren poltsa horretan sartu ahal izateko. Esaterako, bateraezintasunik edo elbarritasun legalik ez izatea, euskaraz elkarrizketa batean oinarrizko mailan hitz egiteko gai izatea eta B gidabaimena edo baliokide baten jabe izatea eta gidatzeko gaitasuna izatea. Peoien urteko ordainkizun gordina 27.567,62 eurokoa izango da: soldata hori hamabi hileko ordainketatan eta aparteko bitan (abenduan eta ekainean) egingo da.

Eskaerak Garbitania Zero Zaborren bulegoetan aurkeztu daitezke, baita postaz hara helarazi ere. Eskaera guztiak aztertu eta horien inguruko ebazpenak kaleratu ostean, azterketa fasea irekiko dute. Beharrezko informazio guztia jarri dute webgunean, baita azterketa fasea irekitzean ikasi beharreko edukiak ere.