Publicador de contenidos
Atrás Parekidetasun sailaren Jabetze Eskolako ikastaroak eta aholkularitza zerbitzuak, urtarriletik martxora
26·12·2023

Usurbilgo Parekidetasun sailak urtarriletik martxorako ikastaro eta aholkularitza zerbitzuen berri eman du: biodantza ikastaroa, Pepa Bojoren ikastaroa, sexu aholkularitza eta aholkularitza juridikoa eskainiko ditu. Ikastaroen kasuan, izen-ematea urtarrilaren 5etik 12ra bitartean izango da, udaletxean aurrez aurre edo telefonoz deituta (943 37 19 51). Hona xehetasunak:
IKASTAROAK
1.- Biodantza ikastaroa, Eider Zuriarrainekin
Astearteetan, 15:30etik 17:00etara izango da, kiroldegian. Urtarrilaren 16an hasita, martxoaren amaierara arte.
2.- Pepa Bojoren ikastaroa (gaztelaniaz): “Aprender a comunicarnos para generar relaciones igualitarias y espacios saludables” (Komunikatzen ikastea, berdintasunezko harremanak eta espazio osasungarriak sortzeko)
Ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, Potxoenean. Urtarrilaren 18an hasita, martxoaren amaierara arte.
AHOLKULARITZA ZERBITZUAK
1.- Sexu aholkularitza
Adin guztietako herritarrei zuzendutako zerbitzua da, herritarrek sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantza, zailtasun eta/edo informazio beharrei erantzuteko.
Hilean bi astelehenetan, 17:00etatik 19:00etara, Potxoenean.
Urtarrilaren 8an eta 22an, otsailaren 5ean eta 19an eta martxoaren 4an eta 18an.
Hitzordua hartu nahi izanez gero, deitu edo idatzi: info@xelebreak.com / 650 232 714
2.- Aholkularitza juridikoa
Udalak Irule abokatu taldea kontratatu du, aholkularitza juridiko zerbitzua eskain dezan: Usurbilgo emakume guztiei zuzendutako zerbitzua da, eta, gutxienez, ordubeteko aholkularitza legala jasotzeko aukera izango dute.
Hainbat gai konplexuren inguruko informazio juridikoa eskainiko dute: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak.
Hilean behin, asteazkenetan, 15:00etatik 18:00etara, Potxoenean.
Urtarrilaren 24an, otsailaren 21ean eta martxoaren 20an.
Hitzordua hartzeko: udaletxean aurrez aurre edo 943 37 19 51 telefonoan.
