Publicador de contenidos
Atrás Osinaldeko eta Txikierdiko argiteri publikoa berritu du udalak, led argiak jarrita
19·06·2020
Osinalde industriaguneko eta Txikierdiko argiteri publikoa berritu du udalak, led teknologiadun argiteria jarrita. Guztira, 53 argi puntu berri jarri ditu, 10.495,78 euroko inbertsioa eginda. Osasun krisiak eztanda egin aurretik hasia zen udal-brigada argiteria berritzen, baina etenaldia tarteko, ezin izan du amaitu orain arte. Horrela, energia kontsumoa nabarmen murriztea aurreikusten da.
Pixkanaka ari da berritzen udala herriko argiteria publikoa: Aginagan eta Kalezarren aldatuak ditu aurreko urteetan, besteak beste. Hurrengo urteetan ere argiteria publiko eraginkorrago bat bultzatzen jarraituko du.