Publicador de contenidos
Atrás Oria ibaiaren higadura egonkortzeko lanak abiatuko ditu Ura agentziak, astelehenean, Txokoalden
Auzoa N-634 errepidearekin lotzen duen zubiaren inguruan egingo dituzte lanak, baina ez diote trafikoari eragingo.
07·07·2020
Oria ibaiak eragindako higadura egonkortzeko lanak hasiko ditu Ura agentziak astelehenean, hilaren 13an, Txokoalden. Auzoa N-634 errepidearekin lotzen duen zubiaren inguruan egingo dituzte lan horiek, baina ez diote trafikoari eragingo. Bioingeniaritza lanak egingo dituzte: egurrezko zutabe batzuk sartuko dituzte lurrean, paldo edo pilote deituak, higadurari aurre egin eta ibaiertza natural egonkortzeko erabili ohi dena.
Bi bideo egin ditu Ura agentziak higadura hori erakusteko: