24·10·2019
Udalak eskaintzen dituen hainbat zerbitzurengatik ordaindu beharreko prezioak ezartzen dituzten udal arauak dira ordenantza fiskalak, eta urtero aldatzen dira. 2020. urtekoak hasieraz onartu zituzten urriaren 17ko ezohiko osoko bilkuran, hau da, behin-behinean: orain, jendaurrean egon behar dute 30 lagunez, abenduaren 5era arte.
Atzo argitaratu zuten iragarkia GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.