Publicador de contenidos

Atrás Ordenantza fiskalak aldatzea onartu dute, hasieraz eta aho batez

Kirol sailak proposatutako hiru aldaketa onartu dira, maiatzeko ezohiko osoko bilkuran: kiroldegiko ikastaroen prezioak eguneratu, akats bat zuzendu eta igerilekuko kale bat alokatzeko prezio publiko berria onartu dira.

20·05·2025


2025eko ordenantza fiskalak aldatzea onartu zuten, hasieraz eta aho batez, maiatzeko ezohiko osoko bilkuran. Hiru aldaketa dira, guztiak ere Kirol sailari lotuak. Erabakia GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta jendaurrean jarri behar da, 30 lanegunez, behin betiko onartuta gelditu dadin.

Batetik, kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaroen prezioak eguneratuko dira: Buruntzaldeko beste herriekin batera igoera progresibo bat adostu zen legealdi honetarako, eta bigarren urteari dagokion igoera aplikatzea proposatzen da. Bestetik, abonamenduari lotuta, akats bat zuzenduko da: %4,5eko igoera onartu zen Buruntzaldean, baina %2,6koa aplikatu zen. Azkenik, prezio publiko berri bat sortuko da, igerilekuko kaleak alokatzeko aukera emango duena: gisa horretako eskaerak handitu dira azkenaldian, eta hori ere arau fiskaletan jasota utziko da.