Publicador de contenidos
Atrás Oporrak Bakean' ekimenerako izen-ematea, zabalik
20·03·2018

Oporrak Bakean programari esker urtero-urtero 10 eta 12 urteko haurrak etortzen dira Saharatik Euskal Herrira. Aspaldian sortu zen programa horren beharra. Helburua da bi hilabetez haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetatik ateratzea, eta, bide batez, basamortuan udako bi hilabete horietan pairatzen den tenperatura altuetatik babestea.
Usurbilgo Udalak bost urte daramatza elkartasun ekimen honekin bat egiten, eta denbora tarte horretan hainbat haur saharar izan dira gure herrian oporretan, Usurbilgo familiek harreran hartuta.
Aurten 130 harrera-familia behar dira. Zu, horietako bat zarela uste baduzu, zure uda modu berezi batean bizi nahi baduzu, familia handitu nahi baduzu, esperientzia paregabe honetan parte hartu nahi baduzu.... soilik denbora librea eta gogoa da izan beharrekoa. Programa honetan nahi duen orok parte har dezake.
Programa honetan parte hartzeko asmorik baduzue, martxoaren 31era arteko epea dago izena emateko. Udaleko Gizarte Zerbitzuetan jaso dezakezue programan parte hartzeko beharrezkoa den informazioa guztia. Bertan emango da informazio guztia, inongo konpromisorik gabe.
Udalarekin harremanetan jartzeko:
Gizarte-zerbitzuak@usurbil.eus
943 37 71 10 telefonora deitu.
