Publicador de contenidos

Olentzeroren etorrera

24 DIC

Herriko kaleetan barrena ibiliko da Olentzero galtzagorriak lagun dituela. Herriko haurrak agurtu, haien nahi eta eskaerak entzun eta mendira itzuliko da gauean etxe guztietara iritsi ahal izateko.

Abenduaren 16tik aurrera buzoiak jarriko dira herriko gune desberdinetan.

Noiz: abenduaren 24an, arratsaldez.

Non: Kalezartik abiatuko da 17:00etan, eta 18:00 inguruan iritsiko da plazara.

Antolatzailea: herritarrak, eragileak eta udala, elkarlanean.