Publicador de contenidos

Atrás Olentzero eta Mari Domingiren bisitak eta Gabonetako parkea, datozen egunetarako ekitaldien artean

Udalak eta herriko hainbat eragilek antolatuta, hainbat ekitaldi izango dira datozen egunetan: Olentzero eta Mari Domingiren bisitak, Gabonetako parkea, Gaztelekuaren irteerak, Hurbilago San Silvestre herri lasterketa, erregeen kabalkada eta haurrentzako zinema.

22·12·2023


Datozen egunetan, hainbat ekitaldi izango dira, Usurbilen, Gabonak direla eta, udalak eta herriko hainbat eragilek antolatuta:

Aginaga: abenduaren 23an, 18:00etan

Sekaña eta Mitxerkoneko gurutzetatik behera etorriko da Olentzero haurren eskutitzak jasotzera Eliza Zaharrera. Antolatzailea: Antxomolantxa.

Santuenea: abenduaren 24an, 18:00etan

Auzoan zehar ibiliko da Olentzero. Antolatzailea: auzotar talde bat.

Usurbilgo kaxkoan: abenduaren 24an, 17:00 inguruan hasita

Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira galtzagorri, joaldun, adar-jole eta trikitilarien laguntzarekin. Haurrak agurtu, haien nahi eta eskaerak entzun, eta mendira itzuliko dira gauean etxe guztietara iritsi ahal izateko. Egurtzegi ingurutik abiatuko dira, 17:00 inguruan. Plazan, umeek Olentzero eta Mari Domingirekin argazkia ateratzeko aukera izango dute. Antolatzaileak: herritarrak, eragileak eta udala, elkarlanean.

Gabonetako haur parkea

Abenduaren 26tik 28ra jarriko dute, kiroldegian, 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Sarrera doan izango da. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 16:30-19:30.

Gaztelekua: Txuri Urdinera irteerak

Abenduak 28 eta urtarrilak 4

Informazio gehiago: Gaztelekuan, gaztelekuausurbil@gmail.com, 688 813 853

Antolatzailea: Gaztelekua

HURBILAGO SAN SILVESTRE HERRI LASTERKETA

Abenduak 31, igandea · 17:00 · Frontoitik abiatuta

Izen-ematea: gertuago.eus -en, abenduaren 15etik 30era

Antolatzailea: Hurbilago elkartea

ERREGEEN KABALKADA

Urtarrilak 5 · 19:30 · Frontoian

11:00 Eskutitz tailerra eta gutunak jasotzea

17:00 San Estebandik irteeera

Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea

HAURRENTZAKO ZINEMA

Urtarrilak 7 · 17:00 · Sutegiko auditoriumean

“Rabbit academy: pazko arrautzen lapurreta handia”

Sarrerak: 3,20€, usurbilkultura.eus bidez

Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea