Publicador de contenidos

Oinherriren lehenengo bilera egin dute herriko hainbat norbanakok eta eragilek

Hilean behin elkartzea erabaki du lantaldeak, foro iraunkor bat sortzea helburu.

24·09·2020


Oinherri sare hezitzailearen lehenengo bilera egin dute herriko hainbat norbanakok eta eragilek, udalarekin batera. Izan ere, Oinherriko kide da Usurbil: sare horren parte diren beste herrien esperientziak ezagutu eta aisialdiarekin lotutako herriko eragileen arteko sinergiak sortu asmo dute. Hilabetean behin elkartzea erabaki du lantaldeak: foro iraunkor bat sortzea dute helburu.

Dinamika bat martxan jartzeko asmoa dute. Dena den, azaldu dutenez, ikasturterako helburuak finkatu eta publikoki aurkeztuko dituzte euren asmoak.

Otsaileko osoko bilkuran onartu zuen Usurbilgo udalbatzak Oinherriren parte izatea, nahiz eta, Covid19-a dela eta, ekainera arte ezin izan zuten ofizialki sinatu bi erakundeen arteko hitzarmena.