Noticias
Atrás

Oinarrizko Lanbide Heziketa: eskaintza, bideoan

Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketako udal-institutuak bideo batean jaso du bertako formazio-eskaintza. Matrikulatzeko epea maiatzaren 31tik ekainaren 18ra arte izango da.

10·05·2021


Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketako udal-institutuak bideo batean jaso du bertako formazio-eskaintza. Zehazki, ile-apainketa eta estetika, sukaldaritza eta jatetxea eta oinarrizko heziketa eskaintzen dituzte. Udalaren sare sozialetan eta zentroaren webgunean bertan ikus daiteke bideoa.

Matrikulatzeko epea maiatzaren 31tik ekainaren 18ra arte izango da.