Publicador de contenidos
Atrás Oinarrizko euskara ikastaroak, etorri berrientzat
27·05·2022

Usurbilgo Udalak oinarrizko euskara ikastaroak antolatu ditu datozen asteetarako, Etumeta euskaltegiarekin elkarlanean, doan: maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 21ean amaituko dira. Guztira, ordu eta erdiko lau saio izango dira, astearteetan guztiak: agurrak, oinarrizko esaldiak, zenbakiak eta abar irakatsiko dituzte, baita euskal kulturara gerturatzeko oinarrizko nozio batzuk eman ere. Taldea osatua dagoen arren, izena emateko aukera irekita dago oraindik.
Batik bat, Usurbila etorri berri direnentzako ikastaroa da, baina interesa duen edonork parte hartu ahal izango du. Ikastaroa Santueneko ludotekan egingo dute (Santuenea 16 zenbakian), astearteetan, 18:30etik 20:00etara.
Izena emateko: itzultzailea@usurbil.eus edo 943 37 19 99
