Publicador de contenidos

Atrás Oiardo kiroldegia: udako ordutegiak eta kirol eskaintzak

Covid19ak baldintzatutako urte honetan, larunbat arratsaldeetan irekitzea eta abuztuan ez ixtea erabaki dute. Horrez gain, lehorretako ikastaroak antolatu dituzte haur eta helduentzat.

24·06·2020


Udarako egin ohi den ordutegia moldatuko du Oiardo kiroldegiak: batetik, irekita egongo da larunbat arratsaldeetan, eta, bestetik, ez dute itxiko abuztuan. Izan ere, Covid19ak baldintzatutako urte honetan, hiru hilabetez itxita izan da kiroldegia, eta hori konpentsatu nahi izan dute bi erabaki horiekin. Horrez gain, haur eta helduei zuzendutako kirol eskaintza ere egin dute: bihartik igandera bitartean eman beharko da izena, Internet bidez.

Uztailaren 1ean jarriko dute martxan udako ordutegi berria. Dena den, uztaileko lehen egunetan eskubaloiko pista ezingo da erabili: uztailaren 2an bertan, Santixabel egunean, ez da inolako kirol jarduerarik egingo, nahiz eta irekita egongo den Kultur Birako ekitaldietarako; hilaren 3an eta 4an ere ezingo dute kirolik egin eskubaloi pistan, arrazoi beragatik. Beste salbuespena uztailaren 12a izango da, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak medio, Udarregi Ikastolako hauteslekuak eskubaloi pistan jarriko baitituzte. Gainerako egunetan irekita egongo da, desinfekzio txandak kontuan hartuta, ondoko ordutegiarekin:

Udan ere kiroldegia erabiltzeko hitzorduak aurrez hartu beharko dira. Hauek izango dira txandak:

 

 

Udako kirol eskaintza

Haur eta helduei zuzendutako oinarrizko kirol eskaintza egin du kiroldegiak udarako, lehorreko kirolei lotua. Bihar irekiko dute izena emateko epea, igandera arte, eta Internet bidez eman beharko dute. Astelehenean, ekainaren 29an, izena eman duten erabiltzaileak ikastaroek har ditzaketen lagun kopurua baino gehiago badira, zozketa egingo da.

Helduentzat:

Haurrentzat:

Kirol txokoak egitea proposatu dute, hainbat kirol jarduera egin ditzatenn: LH1etik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutakoak dira, eta hamabostaldika eman dezakete izena.