Publicador de contenidos
Atrás Ohiko funtzionamendua itzuliko da udal-ekipamenduetara, edukiera mugarik gabe
15·02·2022

Ohiko funtzionamendua itzuliko da udal-ekipamenduetara, edukiera muga kenduta. Udal-gobernuak azaroaren erdialdean hartu zuen udal-ekipamenduetako edukiera %60ra jaisteko erabakia, herrian izandako Covid19 kasu positiboen gorakada medio; gerora, neurri hori agindu zuen Eusko Jaurlaritzak ere. Orain, osasun larrialdi egoera bertan behera utzi du Jaurlaritzak, eta, beraz, udal-ekipamenduetan indarrean ziren neurriak ere bertan behera geldituko dira. Nagusiki, erabakiak kiroldegiko hitzorduei eta udal-ekipamenduen edukiera mugei eragin die.
Kiroldegiari dagokionez, hitzorduen sistema indarrean egon da orain arte, hori baitzen edukiera mugak bermatzeko modu bakarra. Bihartik aurrera, ordea, ez da hitzordurik hartu beharko. Bestalde, edukiera %60an mugatuta zuten Sutegin eta Potxoenean ere, eta edukiera osoa baimenduko da, aurrerantzean.
Neurri ia guztiak indargabetu dituzten arren, bada bat oraindik ere indarrean: barrualdeetan maskara janzteko derrigortasuna.
