Publicador de contenidos
Atrás Ohiko aldaketak trafikoan, Sagardo Eguna dela eta
Herriko sarrera nagusia, Oxtapen, ibilgailuentzat itxita egongo da, goizeko 10:30etik iluntzera arte. Donostia-Zumaia eta Usurbil-Hernani lotzen dituzten autobusak San Inazio kaleko beheko biribilgunean geldituko dira.
18·05·2023

Igandean, Sagardo Eguna dela eta, aldaketak izango dira trafikoan. Ohi bezala, herriko sarrera nagusia, Oxtapen, itxita egongo da ibilgailuentzat, goizeko 10:30ean hasi eta iluntzera arte. Horrez gain, Donostia-Zumaia eta Usurbil-Hernani lotzen dituzten autobus guztiak San Inazio kaleko beheko biribilgunean gelditu dira egun horretan.
Aldi berean, kaxkoan, ohiko mozketak izango dira, oinezkoei lehentasuna emanez. Kotxeak ahalik eta gutxien hartzeko gomendatu du Udaltzaingoak.
