Publicador de contenidos

Nerea Mendizabal: familiako gatazkak eta estresak kudeatzeko pilulak (Treba)

27 ABR

Presak, ordutegiak, betebeharrak, espektatibak… gure onetik ateratzeko baldintzetan murgilduta bizi gara. Saihesgarriak direnei aurre hartu eta saihestezinak direnak kudeatzeko pilulek, egunerokotasuna eramateko arintasuna eskainiko digute.

Hitzaldiaren helburua gatazka eta estres maila altua izatera eramaten gaituzten elementuak ezagutzea eta egunerokotasunean gatazkak gutxitzera eta daudenak kudeatzera eramango gaituzten gakoak ezagutzea da.

Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, hausnarketarako eta galderak egiteko aukera zabalduko da.

Hartzaileak: Haur eta nerabeen gurasoak.

Noiz: apirilaren 27an, 17:30ean.

Non: Potxoenean.

Izen-ematea: doan, usurbilkultura.eus bidez.