Publicador de contenidos
Atrás Nekazaritzako eta abeltzaintzako dirulaguntzen ebazpen proposamena argitaratu da
Hamasei eskaeratatik hamabi onartu dira, eta 19.200 euro inguru banatuko dira. Astelehenetik aurrera hamar laneguneko epea izango da alegazioak aurkezteko: ekainaren 6a izango da azken eguna.
23·05·2025
Nekazaritzako eta abeltzaintzako dirulaguntzen ebazpen proposamena argitaratu da, gaur, GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Hamasei eskaera jaso dira, eta hamabi izan dira onartuak: guztira, 19.270,77 euro banatuko dira, denen artean. Astelehenetik aurrera, hamar laneguneko epea izango da alegazioak aurkezteko: ekainaren 6a izango da horretarako azken eguna.
Ebazpena deskargatzeko: hemen.