Noticias
Atrás

Nekazaritza tresneriaren IAT azterketak: azaroaren 5ean, Alkartasuna kooperatiban

Azterketa pasatu ahal izateko derrigorrezkoa da hitzordua aldez aurretik hartzea, Irungo IAT gunera deituta: 943 62 63 00.

22·09·2021


Nekazaritza tresneriaren IAT azterketak egiteko aukera izango da, azaroaren 5ean, Alkartasuna kooperatiba ondoan. Goizez izango dira azterketak, 08:30etik 14:30era, eta derrigorrezkoa izango da hitzordua hartzea aldez aurretik, Irungo IAT gunera deituta: 943 62 63 00.

Behemendi elkartetik azaldu dutenez, lehen baserrietan bertan pasatu ohi zituzten IAT azterketak, baina araudiaren aldaketa bat tarteko, desagertu egin da zerbitzua. Horren ordez, dagoeneko Deba Garaian, Deba Beheran eta Urola Kostan eskaintzen duten zerbitzua eskainiko dute: hainbat herritan azterketa egiteko egun bana proposatzea.

Esan bezala, azaroaren 5a aukeratu dute azterketa horiek Usurbilen egiteko. Eta, horrez gain, eskudirutan ordaindu behar dela nabarmendu dute.