Publicador de contenidos
Atrás N634 errepidea erabat itxita izango da, Aginagatik Oriorako tartean, datorren astean
27·02·2025

Astelehenean, martxoaren 3an, hasita, bost egunez, Aginaga eta Orio arteko N634 errepidea erabat itxita izango da, 09:00etatik 17:00etara, Gipuzkoako Foru Aldundiak zuhaitzak inausi eta mozteko egingo dituen lanak tarteko. Langileen segurtasun baldintzak bermatzeko, egunez egin behar dute lan.
Zehazki, Aginagako biribilgunetik Orioko Txanka biribilguneraino egingo dira mozketak. Lanek aurrera egin ahala, mozketaren muturrak mugitzen joango dira, mozketak eragindako errepide zatia ahalik eta txikiena izan dadin.
Aldundiak azaldu duenez, errepide zati horretan bizi direnei pasatzen utziko zaie, kasuan kasuko bide mozketaren mugaraino. Horrez gain, nabarmendu dute garraio publikoko autobus zerbitzuei pasatzen utziko zaiela, baita larrialdietako zerbitzuei ere.
