Publicador de contenidos

Atrás Misioen baitako udal-gobernantza eraikitzeko proiektua aurkeztuko du udalak, urriaren 27an

Udalak bere egin ditu lau misio, Usurbilen herri-erronkatzat identifikatu ostean: udala herritarrengandik gertu, trantsizio ekosoziala, zaintza eta 650 Usurbil Bizi. Misio horiek udalaren datozen urteetako jarduna markatuko dute: urriaren 27an aurkeztuko dituzte publikoki.

04·10·2023


Udalak lau herri-erronka identifikatu eta misio bihurtu ditu, datozen urteetarako bere jardunaren ardatz izan daitezen: udala herritarrengandik gertu, trantsizio ekosoziala, zaintza eta 650 Usurbil Bizi. Misio bakoitzak bere helburu propioak izango ditu, neurgarriak izango direnak, eta horiek aurkezteko aurkezpen publikoa prestatu dute: urriaren 27an izango da, 18:00etan, Mikel Laboa plazan. Legealdi berriarekin batera, funtzionamendu berria jarri da martxan udalean: hiru eremu zabaletan lan egiteari gehituko zaio, orain, misioen ezartzea.

Misioen araberako udal antolamenduak egungo gizartearen erronkei heltzeko bokazioa du. Administrazioak, bere kabuz, nekez egin diezaieke aurre, eta horren ordez, beste eragile pribatuekin eta komunitarioekin lankidetzan aritzea beharrezkotzat jotzen du: horrek balio behar luke politika publikoetan erabakiak beste era batera hartzeko eta, batik bat, bakoitzak bere esparrutik erronka horietan eragin ahal izateko.

Misioek norabide bat definitzen dute, batzen gaituen norabide partekatua. Baina norabide horrek egiteko modu bat ere badakar berarekin, herritarrekin lan egiteko modu bat. Horregatik, Usurbilen gobernantza eredu berri bat eraikitzeko asmoa du udalak, horretarako dagokion prozesua abiatuz herritar eta eragileekin. Urrats garrantzitsua eman nahi du udalak, orain artean Usurbilen egin den lan sendoaren jarraipena ekarriko duena.

Herri-aurkezpena: lau-herri erronka, lau misio

Urriaren 27an, 18:00etan, Mikel Laboa plazan (euria egingo balu, Sutegin).