Publicador de contenidos
Atrás
Mintzalagun-ek 10 urte: bertsomagia ikuskizuna
26 SEP
Azala
Irailaren 26an Usurbilgo Mintzalagun Egitasmoak bere 10. urteurrena ospatuko du. Horretarako "bertso-magia" ikuskizuna izango dugu Mikel Laboa plazan arratsaldeko 18:30etik aurrera. Eriz magoak eta bertsolariek umore onean, euskararen erabileraren gaineko hausnarketak egitera eramango gaituzte. Egoerak hala eskatuko balu, ikuskizuna Sutegin izango litzateke.
Noiz: irailaren 26an, 18:30ean.
Non: Mikel Laboa plazan.
Sarrerak: usurbilkultura.eus webgunean.
Adina: helduentzat
Antolatzaileak: Etumeta AEK Euskaltegia, Noaua! eta Usurbilgo Udala.