Publicador de contenidos

Mikel Laboa eta Artzabal arteko bidea oinezkoentzako bihurtzeko lanen lizitazioa abiatu du udalak

Martxoaren 11ra bitartean izango dute enpresek lehiaketara aurkezteko epea.

27·02·2020


Mikel Laboa eta Artzabal arteko bidea oinezkoentzako bidea bihur dadin lizitazioa abiatu du udalak. Zubiaurrenea kalearen berrurbanizazioa egin beharko dute, Kontzeju-zarra kaleko bidegurutzetik Bordaberri kalera arte, baita Mikel Laboa plaza eta Askatasuna plaza lotzen dituen Kontzeju-zarra kalearen berrurbanizazioa ere.

Martxoaren 11ko 14:30 bitartean izango dute enpresek lehiaketara aurkezteko epea. Udalaren webgunean daude xehetasun guztiak, Kontratatzailearen profila atalean.