Publicador de contenidos
Atrás Mattin Aierbe Zubeldiak saria eskuratu du gidabaimena euskaraz ateratzeagatik
26·02·2021
Gidabaimena euskaraz ateratzeak saria du Buruntzaldean: halaxe da duela 11 urtez geroztik. 2020an, 87 lagunek atera zuten gidabaimena euskaraz, eta guztien artean zozketatu dituzte sariak: bederatzi autoeskolak parte hartzen dutenez, bederatzi saritu izan dira, bakoitzeko bana (Hernanin hiru, Andoainen bi, eta Lasarte-Orian, Astigarragan, Urnietan eta Usurbilen bana). Gidabaimena euskaraz Usurbilen atera dutenen artean, Mattin Aierbe Zubeldiak eskuratu du saria. Gehienez 400 euroko saria eskuratzeko aukera dute parte hartzaileek, eta atal teorikoa ateratzen gastatutako dirua berreskuratzeko balio die.
Zozketa bidez aukeratzen dituzte sarituak. Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz prestatu eta gainditzen duten herritarren artean izaten da. 2020an, 87 lagunek atera zuten, 2019an baino 37 gutxiagok, Covid19-ak eraginda. 11 urtean, beraz, 1.114k atera dute. Hona urtez urteko bilakaera:
|
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
Ikasleak |
34 |
60 |
112 |
135 |
140 |
113 |
96 |
103 |
110 |
124 |
87 |
Proiektuarekin jarraituko dute aurten ere, eta indartzeko asmoz, gutun bat bidaliko zaie udaletik 18 urte betetzen dituzten herritarrei: gidabaimena euskaraz ateratzeak dituen abantailen berri emango zaie, eta hala egitera animatu. Izan ere, gazte askok uda partea aprobetxatzen dute gidabaimena ateratzeko: “Beren ikasketak euskaraz egin dituzten gazteak dira, eta ezinbestekoa da helduarorako urrats garrantzitsu eta erakargarri hori euskaraz eman ahal izatea: hortik udalon inplikazioa eta autoeskolen ahalegina”.