Publicador de contenidos

Atrás Martxan da Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea

Itxialdiak bikote harremanetan izandako ondorioei irtenbideak aurkitzeko laguntza eskainiko du.

23·06·2020


Konfinamendua arintzen ari den honetan, martxan jarri dute berriz ere Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea. Bikoteentzako zein banakoentzako sexu aholkuak eman ohi dituzte, eta, oraingoan, konfinamenduak bikote harremanetan izandako ondorioei irtenbideak aurkitzeko laguntza eskainiko du.

Sexune taldeko Elena Jimenez sexologoa da zerbitzuaren arduraduna. Doako zerbitzua da, eta aurrez hartu behar da hitzordua kontsulta egiteko, 697 919 516 telefonora deituta edo sexuaholku@usurbil.eus helbidera idatzita.