Noticias
Atrás

Maitelan kooperatiba aurkeztu dute, Hernanin

Maitelan Kooperatiba Beterri-Buruntzako udalek (Astigarraga, Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Usurbil eta Urnieta) eta AHMER-SOS Racismoren elkarlanetik sortutako gizarte ekimeneko eta irabazi asmorik gabeko kooperatiba integrala da.

25·02·2021


Zaintzaren eta mendekotasunaren sektorearen errealitatea ezagutzeko hainbat diagnostiko eta ikerketa egin ondoren eskualdean sektore honetan lan egiten duten eta bazterketa egoeran – edo arriskuan- dauden pertsonak gizarteratu eta laneratuko dituen egitura egonkor bat, inklusio tresna bat, behar dela ondorioztatu zen, eta 2017an Enplegu Sozialeko plan estrategikoaren baitan zaintza eta mendekotasunaren sektorean lan egiten zuten pertsonekin kooperatiba bat sortzeko prozesua abiaratu zen.

Horrela, 2019an AMHER-SOS Racismoren inguruan biltzen zen emakume etorkinen taldearekin kooperatiba bat martxan jartzeko prozesua fazilitatu zen Beterri-Buruntza Udaletatik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioari esker.

Urte beteko prozesuaren ostean 2020ko martxoan kooperatiba sortu eta martxan jartzea lortu zen eta Maitelanen helburu bezala pertsonei arreta eta zaintza nahiz garbiketa zerbitzuak eskaintzea ezarri zen, beti ere, Kooperatibako langile eta erabiltzaileok protagonista izanik eta denon beharrak erdigunean jarriz. 2020 urte zaila izan da kooperatibarentzat, pandemia egoerak ez baitu erraztu kooperatibaren bideragarritasunean, hala ere, proiektuaren aurkezpen ofizial bat egitea beharrezko ikusten genuen, orain arte bidelagun izan ditugunei eskerrak eman eta eskualdean proiektua ezagutarazteko.

Prentsaurrekoan parte hartu dute:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak
  • Lanbideko ordezkariak
  • La Caixako ordezkariak
  • AHMER- SOS Racismo
  • Beterri-Buruntza eskualdeko politikari eta teknikariak
  • 3. Sektoreko ordezkariak: Sutargi, Daiteke, …
  • Eragile sozialen odezkariak

Proiektuaren jatorria eta bilakaera

2018 -2019: EGB (Enpleguarentzako Gizarte Berrikuntza): Zaintzaren eta mendekotasunaren sektorearen errealitatea ezagutzeko bi diagnostiko eta ikerketa egin ziren:

  • Beterri-Buruntza Udalak-ek egindako ikerketa: Zaintza beharren identifikazioa eta mendekotasunaren gaineko erradiografia Beterri-Buruntza eskualdean
  • Emagin-ek egindako ikerketa: Beterri-Buruntza eskualdean zaintza lanak demokratizatzeko diagnostikoa

2019

  • Enplegu Sozialeko egitasmoaren (BB Udalak) baitan AHMER-SOS Racismoren inguruan biltzen zen emakume taldearekin harremanak. Kolaborazio publiko-komunitarioa.
  • 2019ko apirila: Zaintzaren esparruan kooperatiba bat sortzeko interesa zuten pertsonei zuzendutako lehen deialdia.
  • 2019 apirila - ekaina: Kooperatibaren talde sustatzailearen sorrera
  • 2019 iraila - abendua: Ekintzailetza sozialeko fasea (Formazioak, tutorizazioa, bideragarritasun plana...)

2020

  • 2020ko otsaila: Kooperatibaren sorrera. 28 bazkiderekin sortu zen:
    • Bazkide langileak: 4
    • Bazkide kolaboratzaileak: 20
    • Bazkide erabiltzaileak: 4
  • 2020ko martxotik aurrera kooperatibaren aktibitate ekonomikoa martxan eta zerbitzuak eskaintzen hasten da.
    • Pandemiaren ondorioz ez da aurkezpen ofizilarik egin orain arte eta kooperatiba martxan jartzea ere kostatzen ari da, hala ere, urte bete pasa den honetan aurkezpena egitea erabaki da.

Webgunea: www.maitelan.eus