Publicador de contenidos
Atrás Maiatzaren 9an, Jai Batzordearen bilera izango da
Aurten Santixabel jaiak ekainaren 30etik uztailaren 3ra bitartean izango dira.
12·04·2016

Potxoeneako bilera gela jendez gainezka egon zen Santixabel Jaiak antolatzeko apirilaren 11n egindako bileran. Herritarrek ekarpen ugari egin zituzten 2016ko jaietarako.
Jai Batzordeak maiatzerako jarri du hurrengo hitzordua. Maiatzaren 9n, arratsaldeko 18:00etan izango da Jai Batzordearen laugarren bilera.
Aurten Santixabel jaiak ekainaren 30etik uztailaren 3ra bitartean izango dira.
