Publicador de contenidos
Atrás Literatur solasaldia, Itxaro Bordarekin
19·01·2022

Itxaro Bordarekin literatur solasaldia izango da otsailaren 2an, Sutegin, 19:00etan. Udalbiltzak Geuretik Sortuak bekaren bidez bultzatutako literatur sorkuntza izango du ardatz Bordak, Lide Hernandok gidatutako saioan. Dagoeneko izena eman daiteke usurbilkultura.eus webgunean.
Geuretik Sortuak bekak kultur sorkuntza bultzatu du: literatura, ikus-entzunezkoak eta antzezlanak. Horren bidez, hainbat euskal sortzailek euren sorterritik kanpo Euskal Herriko beste udalerri batean egindako egonaldietan eginak dira lan guztiak. Itxaro Borda idazlea, esaterako, Usurbilen egon zen iazko uztailean; Usurbilgo beste bi idazlek ere eskuratu zuten beka: Ugaitz Agirrek Artziniegan egin zuen egonaldia, eta Yolanda Arrietak Etxarri-Aranatzen. Egonaldiotatik sortutako lan guztiak Hamazazpigarrenean aidanez bildumaren barruan argitaratu dituzte. Bordaren ipuina paperean eska daiteke, Sutegi liburutegian.
Pixkanaka, bekaren bidez sortutako lan guztiak aurkezten ari da Udalbiltza, beka bultzatu duten udalerrietan aurkezpenak eginez. Urtarrilaren 22an, Metrokoadroka Sormen Laborategiak landutako Bidaide antzezlana emango dute, Sutegin; izen-ematea irekita dago.
