Publicador de contenidos
Atrás LGTBIQ+ pertsonen bizitzen gaineko diagnostikoa egin eta ekintza plan integrala abiatzeko konpromisoa hartu du udalbatzak
28·06·2024
Herriko LGTBIQ+ pertsonen bizitzen gaineko diagnostikoa egin, eta horretan oinarritutako ekintza plan integralak abiatzeko konpromisoa hartu du udalbatzak, ekaineko osoko bilkuran: aho batez onartu dute EH Bilduk Ekainaren 28ko Harrotasunaren Egunaren harira proposatutako mozioa. Prozesu hori herriko LGTBIQ+ mugimenduko kideekin batera egiteko konpromisoa hartu dute, edo, halakorik egon ezean, erreferente eta norbanakoak aktibatzeko moduak sustatzen saiatzekoa. Ekainaren 28aren bueltan antolatutako ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko deialdia ere egin dute.
Mozioan salatzen denez, oraindik lan asko dago egiteko. “Eraso LGTBIQ+ fobikoen salaketen datuek esponentzialki egin dute gora azken urteetan, LGTBIQ+ pertsonen inbisibilizazio eta bazterketak presente jarraitzen du gure bizitzako arlo guztietan, diskurtso patologizatzaileak ugaritzen ari dira... eta ondorioz gure bizitzak arriskuan daude”. Horren guztiaren aurrean, “borrokatzea eta antolatzea ezinbestekoa” dela ohartarazi dute: instituzio publikoen kasuan, “politika publiko integral eta sendoak perspektiba feministan oinarritutako zerbitzuak, babes kolektiborako eta autodefentsarako mekanismoak ezartzeko bideak... ezartzea ezinbestekoa dugu”.
Testua, osorik: hemen.