Noticias
Atrás

Lan eskaintza: Oinarrizko Lanbide Heziketako ile-apainketa irakaslea

Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketa ile-apainketako irakaslea bilatzen ari da. Lanbiden argitaratu dute eskaintza: aldi baterako lan kontratua da, astean 25 lanordukoa.

19·10·2021


Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketa ile-apainketako irakasle bila ari da, aldi baterako. Eskaintza argitaratu berri du Lanbiden, eta interesatuek horren bidez eman beharko dute izena, webgunean bertan edo 945 160 600 telefonora deituta.

Honakoa da lan-eskaintza:

Oinarrizko lanbide heziketako 2. mailako lanbideko gaiak ematea ikasleen aniztasunari erantzunez, ikasleen integrazioa eta sozializazioa lortze aldera. Lan taldearekin koordinatzea.

DERRIGORREZKO BETEBEHARRAK:

Irudi pertsonaleko lanbide arloko goi mailako teknikaria eta CAP izatea.

Irakasle bezala esperientzia: OLHetan, Enplegurako Lanbide-heziketan edo hezkuntza sisteman.

Euskara: 3. Hizkuntza eskakizuna edo baliokidea

BALORATU BEHARREKO BALDINTZAK:

Oinarrizko Lanbide Heziketan edo zailtasunak dituzten nerabeekin esperientzia izatea eskolak ematen.

Lanaldia: 25 ordu astean.