Publicador de contenidos
23·11·2020
Lanbideren enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2020ko dirulaguntzen baitan, langabetuak lan merkatuan txertatzeko programa abiatu dute aurten ere Beterri-Buruntzako udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil), bereziki, ohiko merkatuan txertatzeko arazoak dituzten taldeei zuzenduta. Guztira, 18 lagun kontratatuko dituzte: Usurbilen bost hilabeterako lau postu izango dira, lanaldi osokoak. Gaur argitaratu dute izena emateko eskaintza Lanbiden.
Zeregin anitzetarako operario gisa udal brigadan lan egiteko enplegu programa da, ohiko lan-merkatuan txertatzeko arazoak dituzten kolektiboei zuzendua, batik bat, lehentasunez: emakumeei (%40), DSBE Diru Sarrera Bermatzeko Errenta (RGI) kobratzen dutenei (%30) eta 55 urte baino zaharragoei (%15) Gainerakoan, kolektibo hauetakoak izan behar dute: 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabetuak eta Covid19-ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu ondoren lana galdu dutenak.
Hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko Lanbiden argitaratu den lan eskaintzan eman behar da izena. Lanbidek jasotako curriculum guztiak aztertu, eta eskualdeko udaletara bideratuko ditu. Elkarrizketa bidez hautatuko dira, ondoren. Informazio gehiagorako, enplegu@usurbil.eus helbidera idatzi edo udaletxera deitu dezakete interesa dutenek.