Publicador de contenidos

Korrika

28 MAR

Aurtengoak 22. Korrika-ren urtea behar zuen. Tamalez, denok ezagutzen dugun arrazoiarengatik bertan behera geratu da. Horren harira, AEK-k omenaldi xume bat egin nahi dio izan behar zuenari, eta, horretarako, martxoaren 28an Euskal Herriko plaza guztiak bete nahi ditu. Usurbilen ere frontoian egingo da ekitaldi xume hori eguerdiko 12:00ean. Izan ere, egun horretan eta ordu horretan bukatuko litzateke aurtengo Korrika.

Noiz: martxoaren 28an, 12:00etan.

Non: frontoian.

Antolatzailea: Etumeta udal euskaltegia.

Izen-ematea: sarrera kopurua mugatua. Informazio gehaigo Etumetan galdetuta.