Publicador de contenidos
Atrás

Kontzertua: Oreka Tx

Usurbilgo Kultur Biraren barruan.
10 JUL
Azala

Koklea Oreka Tx bandaren proiektu berria da. Zientziak natura bere lengoaiaren bitartez interpretatzen duen bezala, Oreka Tx-ek txalaparta erabiltzen du bere ingurumenaren irakurketa egin eta partekatzeko.

Boskoteak azken urteetan musikan egin duen ibilbidearen emaitza islatzen da lan horretan, berezko duten estiloan sakonduz eta musika tresna organiko eta naturalak erabiliz lengoaia garaikide batean.

Ordua: 20:00etan.

Lekua: Aginagako eliza zaharrean.

Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman.

*Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez.