Publicador de contenidos
Atrás
Kontzertua: Olatz Salvador, duo formatuan
3 ABR
"Aho uhal" diskoaren aurkezpen-birako emanaldia. Bakarkako bigarren lana du Salvadorrek; Usurbilen duo formatuan aurkeztuko du.
“Aho Uhal” barruraino bustitzen gaituen zaparrada zintzoa da. Zuzenean lotzen gaitu gure ahuldade eta hutsuneekin eta bat batean gogoratzen digu hauek ere badirela gure bizitzaren parte, bagarela ez garena ere, falta zaiguna, desiratzen duguna... eta beldur izateko, akatsak egiteko, ezegonkor sentitzeko, lekuz kanpo egoteko, perfektuak ez izateko lizentzia dugula.
Noiz: apirilaren 3an, 19:00etan.
Non: Sutegiko auditoriumean.
Sarrerak (8 euro): usurbilkultura.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.