Publicador de contenidos

Kontzertua: Natali + Izaki Gardenak

Usurbilgo Kultur Biraren barruan.
04 JUL
Azala

Natali Izagirre eta Ixak Arruti herrikideek gidaturiko proiektua Kultur Biran izango da.   Pop-rock, rock-and-roll, hard rock, reggae, funk, soul… estiloak zipriztintzen dute 2018an kaleratu zuten Garena izeneko estreinako lana. 

Izaki Gardenak taldea Dena Oskol izeneko azken lana aurkeztera datorkigu. Estudioko laugarren lan horretan soula eta psikodelia ukituak txertatu dituzte: diskoa osotasunean konposatzeko apostua egin dute, single-ei ihes eginda.

Ordua: 22:00etan.

Lekua: Santueneako eskubaloi pistan.

Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman.

*Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez.