Publicador de contenidos
Atrás
Kontzertua: Joseba Tapia
Usurbilgo Kultur Biraren barruan.
3 JUL
Azala
Joseba Tapiak Usurbilen grabatu zuen TranpAldo izenez deituriko zuzeneko lana. Lan kaleratu berri horretan, bere errepertorioan klasiko eta ez hain klasiko diren abestien moldaketa exotikoak bildu zituen. Bueltan dator Joseba, hura eta hura inguratzen duten musikari apartak itxialdiak herdoildu ez dituela erakustera.
Ordua: 22:00etan.
Lekua: kiroldegian.
Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman.
*Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez.