Publicador de contenidos

Kontzertua: Frank Delgado

08 OCT

Urriaren 8an, Frank Delgado kubatarraren kontzertua izango da Sutegin.

Sarrerak, irailaren 15etik aurrera jarriko dira salgai usurbilkultura.eus-en.

70eko hamarkadaren bukaera aldean, Troba Berriaren oinordekoak agertu ziren Kubako musika-eszenan: Santiago Feliu, Frank Delgado, Gerardo Alfonso, Carlos Varela...

Kantautore iberoamerikar garrantzitsuenek deitu izan diote Frank Delgadori, beraiekin oholtzan aritzeko lankidetzan, besteak beste, Silvio Rodríguez, Luis Eduardo Aute, Fito Páez, Pedro Guerra, Ismael Serrano eta Daniel Vigliettik.

Sutegira hirukote formatuan etorriko da; Miguel Alejandro Valdés eta Yibrán Riverorekin batera.

Dagoeneko 40 urtetik gorako ibilbidea osatua du; eta, ondorioz, Kubako trobak duen kantari nabarmenenetakotzat hartzen dute gaur egun, beti ekinean, beti eraberritzen, Kubako antzoki handienak betetzen dituzten belaunaldi berrien erreferente. Hamaika disko atera izana eta 20tik gora herrialdetan kontzertuak eskaini izana nazioartean duen ospe onaren adibide argia da.