Publicador de contenidos

Konfinamenduan egiten ari diren ahalegina eskertu die udalak herritarrei bideo baten bidez

Laster beteko da hilabete konfinamendua hasi zenetik: segurtasun neurriak bete eta gainerako herritarrak zaintzeko eta animatzeko hainbat proiektu abiatu izana txalotu du udalak.

08·04·2020


Bideo bat egin du Usurbilgo Udalak usurbildarrei eskerrak emateko konfinamendu garaian egiten ari diren ahaleginagatik. Segurtasun neurriak bete eta etxean gelditzeaz gain, egoera hori guztientzat samurragoa izan dadin abiatu dituzten ekimenak eskertu nahi izan ditu udalak modu horretan. Laster beteko da hilabete konfinamendua hasi zenetik, eta, gutxienez, hilaren 26ra arte iraungo du. “Txarrenari onena ateratzen ari gara guztion artean: elkar zainduz eta babestuz egingo dugu aurrera. Zorionak usurbildarrei, eskerrik asko, eta eutsi horri!”.