Publicador de contenidos
28·05·2021
Kolonbiako egoerari buruzko adierazpen bat onartu dute, aho batez, maiatzeko osoko bilkuran, Eusko Legebiltzarrean adostutako testu bat beren eginez. Sistema demokratiko batean protesta soziala “oinarrizko eskubideetako bat” dela aldarrikatu dute, estatuak “errespetatu eta bermatu” behar duena.
Horregatik, honako eskaerak egin dituzte adierazpenaren bidez:
- Kaleetan legez protesta egiten dutenen aurkako errepresio basati eta bidegabea salatzen dugu.
- Ivan Duqueren Gobernuari eskatzen diogu Kolonbiako herritar guztien giza eskubideak babesteko eta bermatzeko.
- Indar Publikoak eragindako indarkeria-gertakari guztiak argitzea eskatzen dugu, eta dagozkion erantzukizunak zehaztea, bai haien maila ofizialetan, bai agindu horiek eman dituzten gobernuetan.
- Elkartasuna adierazten diegu protestaren kriminalizazioaren ondorioak jasan dituzten eta jasaten dituzten pertsona guztiei.
- Salatzen dugu indarkeriaren gorakadaren egoera erabiliz, mobilizazioetatik kanpoko taldeek ondasun komunak arpilatu eta erasotzeko erabili izana, bai eta ekintza horiek protesta soziala kriminalizatzeko erabili izana ere.
- Gure elkartasuna adierazten diegu Kolonbiako herriei, eta beren eskaerekin bat egiten dugu bizi-baldintzak benetan hobetzeaz eta justizia soziala duen herrialde baketsu bilakatzeaz hitz egiten dutenak.
- Nazioarteari eskatzen diogu elkartasun adierazpenak egin ditzala Kolonbiako herriarekin, bai eta Ivan Duqueren Gobernuaren aurrean behar diren ekintza diplomatiko eta politikoak egin ditzala ere, errepresioa amaitzeko eta Kolonbiako Herriaren Eskubideak errespetatzeko.
Adierazpena, osorik.