Publicador de contenidos
Atrás Kiroldegiko udako ikastaroetan izena emateko aukera, datorren astean
17·05·2022

Datorren astean, maiatzaren 23tik 29ra, kiroldegiko udako ikastaroetan izena emateko aukera izango da. Ohi bezala, haurrentzako zein helduentzako ikastaroak eskainiko dituzte aurten ere, eta izen-ematea Internet bidez egingo da. Izena emandako jende kopurua eskainitako plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Edozein modutan, izen-ematea itxi eta epe motzean jakinaraziko zaie erabiltzaileei plaza egokitu zaien.
Aretoko zein uretako jarduerak eskainiko dituzte, argitaratu duten esku orrian ikus daitekeen bezala:
Aretoko jarduerak
Haurrak: kirol txokoa (LH1-LH6 bitarte) / eskalada (LH1-LH6 bitarte).
Gazteak: Uda Kirol (12-16 urte).
Helduak: spining / pilates / 3. adina / mantenu gimnasia / aquagym
Ur jarduerak
Helduak: Hobekuntza / Hastapena / Errendimendua
Igeriketa taldeak: haurtxoak (0-1 urte) / haurtxoak (2-3 urte) / HH4 / HH5 / LH1 / LH2 / LH3
Loturak
Haurren ikastaroetan izena emateko lotura.
Helduen ikastaroetan izena emateko lotura.
Eskuorria deskargatzeko lotura.

Uztail eta abuztuko ordutegia.
Lanegunak: 07:00 / 13:00 eta 15:30 / 20:15 [Igerilekua, 12:45 eta 20:00]
Larunbatak: 09:00 / 13:00 [Igerilekua, 12:45]
Igandeak eta jaiegunak: 09:00 / 13:00 [Igerilekua, 12:45]
