Publicador de contenidos
06·05·2021
Kiroldegiak udan eskainiko dituen ikastaroen berri eman eta izen-ematea bihar irekiko dela jakinarazi du. Helduentzako zein haurrentzako ikastaroak antolatu dituzte, eta uztailaren 5etik 30era bitartean izango dira. Izen-ematea bihar irekiko da maiatzaren 20ra arte, eta Internet bidez eman beharko da izena.
Iazko ereduari jarraituz, interesa dutenek formulario bat bete beharko dute, erabiltzailearen datu pertsonalak eta zein ikastarotan izena eman nahi duen adieraziz. Izena emateko epea amaitzen denean, plaza baino izen-emate gehiago baleude, zozketa egingo litzateke: maiatzaren 21ean egingo da, eta mezu elektroniko bidez jakinaraziko zaie plaza egokitu zaien edo ez.
Haurrei bideratutako eskaintzan, adinaren arabera eskainiko diren ur jarduerez gain, kirol txokoak eta eskalada ikastaroak izango dira. Kirol txokoen kasuan, bi txanda izango dira: lehenengoa hilaren 5etik 16ra eta bigarrena hilaren 19tik 30era. Helduei bideratutako eskaintzan, berriz, spining, pilates, mantenu gimnasia, aquagym eta edadetuei zuzendutako jarduerak daude.
Izena emateko formularioak: